Joan zen maiatzaren 12an, Txerloiako finaletan egon ginen. Karmelo Etxegarai Aren aurka jokatu ondoren, 1-2 galdu genuen. Galdu arren, maiatzaren 19an Iraetara joan, eta Maria eta Jose ikastetxearen aurka jokatu genuen. Gogor jokatu ostean, 0-1 irabazi, eta Urola Bailarako txapeldunak izatea lortu genuen. Ondorioz, Gipuzkoako txapelketara iritsi ginen. Maiatzaren 26an, Urola Bailarako txapeldun moduan Herrerara (Donostia) joan ginen Oñatiren aurka partidua jokatzera. 7-1 irabazi ondoren, Gipuzkoako txapelketako semifinaletan geunden. Maiatzaren 27an Zubietara joan eta Mutrikuren aurkako semifanalean, asko ahalegindu arren, 0-0 emaitzarakin, penaltietan galdu egin genuen. Errepikatzeko moduko esperientzia. AUPA NESKEN FUTBOLA!
Hitzak: 6.mailako neskak
Utzi erantzuna