Azaro, azaro, erein eta itxaro! Halaxe egin genuen eta orain jarritako baratxuri, tipula, zerba, azalore, azenario, porru... bere onenera etorrita ditugu. Hauxe poza zozketan barazkiren bat tokatu bazaizue!!! Patata ere sartu dugu; landarea loreak irekitzen hasten denean, lurpean patatatxoak jateko moduan dituela adierazten ari da eta laster sartuko ditugu baita tomate, piper, … [Read more...]
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2024
Gaur, 2024ko apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu eta ekintza bereziak egiteko aprobetxatu dugu irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz. Egunarekin hasteko, egun on bereziak egin ditugu ospakizun honi buruz gehiago jakiteko. Zergatik aukeratu zen zehazki data hau? Egun horretan William Shakespeare, Miguel de Cervantes eta Inca Garcilaso De la Vega idazleen … [Read more...]
EGUNEAN BEHIN – 14. denboraldia
Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia amaitu zen oporren aurretik, 4 milioi partida pasa jokatuta. 10 astez garatu den denboraldi honetan, astero-astero 60.000 lagun inguruk jokatu dute. Gure DBHko ikasleak ere aritu dira egunero euskaraz eta euskararekin jolasean. Bi kategorietan banatuta oso gustura aritu dira euren artean nork galdera gehiago asmatu. Orain jaso dituzte … [Read more...]
Gure Artean 90
Hemen duzu Gure Artean aldizkariaren azken alea. Hiru hilabete hauetan burutakoa aurkituko duzu bertan … [Read more...]



