Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia amaitu zen oporren aurretik, 4 milioi partida pasa jokatuta. 10 astez garatu den denboraldi honetan, astero-astero 60.000 lagun inguruk jokatu dute. Gure DBHko ikasleak ere aritu dira egunero euskaraz eta euskararekin jolasean. Bi kategorietan banatuta oso gustura aritu dira euren artean nork galdera gehiago asmatu. Orain jaso dituzte euren sariak. Bejondeizuela guztioi, eta zorionak gure taldeetako irabazleei!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN ETA EUSKARAREN ALDE!
Utzi erantzuna