Janariz betetako kontainerrak bidaliko ditugu Beninera. JyD taldeak antolatutako kanpainari esker honako janariak jaso dira: arroza, dilistak, babarrunak, pasta… Ongi kontserbatzen eta asko estimatzen dituzten janariak dira. Kanpaina abenduaren erdira arte luzatu da, jendeak eskuzabaltasun handia azaldu du. Azkoititik 2.120 kilo inguru janari bidaliko dira Benin aldera, beste … [Read more...]
GABON GIROAN
Gabonetan ekintza ugari izaten da gurean. Abenduaren 19an Gabon Kantak jaialdia izan genuen. Astelehen arratsaldean, abenduaren 20an, Olentzero etorri zen txikienengana beraien eskutitza jasotzera. Abenduaren 21ean urtero bezala LH 4ko ikasleak San Jose Egoitzara joan ziren bertako aitona-amona eta langileei Gabon Zoriontitona-amonek ere parte hartu zuten ekitaldian, … [Read more...]
JAIOTZA
Aurtengo Gabonetan jaiotza jarri behar al duzu etxean? Dagoeneko jarri duzu! Ez da guk proposatzen dizuguna bezain polita izango, ziur! Artikulu honen beheko aldean artxibo bat izango duzu eskura. Bertan inprima daitezkeen irudiak aurkituko dituzu, zergatik ez jarri zure seme-alabak jaiotza margotzen eta ondoren kartulina batean itsasten? Beste batzuk bere etxeko pareta … [Read more...]
ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA
2010eko abenduaren 13an, Gasteizen, 2009-2010 ikasturteko Eskolako Agenda 21 programaren barruan, Eskola Jasangarria Ziurtagiria jaso dugu. Bilera Isabel Celaá andreak zuzendu zuen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuak. Harekin batera zen Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburua. Eskolaren izenean, Koldo Gurrutxagak, … [Read more...]


