Gabonetan ekintza ugari izaten da gurean.
Abenduaren 19an Gabon Kantak jaialdia izan genuen. Astelehen arratsaldean, abenduaren 20an, Olentzero etorri zen txikienengana beraien eskutitza jasotzera.
Abenduaren 21ean urtero bezala LH 4ko ikasleak San Jose Egoitzara joan ziren bertako aitona-amona eta langileei Gabon Zoriontitona-amonek ere parte hartu zuten ekitaldian, abestu eta txaloak joz.
Emanaldia amaitu ostean, aitona-amona bakoitzari Gabonetako txartel bana eman zieten LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek eskuz egindakoak . Egoitzako zuzendariak askari goxo bat prestatu zieten ikasleei indar berritzeko.
Abenduaren 22an, berriz, Erregeak izan ditugu gure artean. Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu han bildu garenon dantzak, bertso eta abestiak ikusi eta entzutera. Mailaz maila igo eta banan-banan gure eskutitza ere eman diegu Erregeei. Beraiek hain esker onekoak izanda goxoki batzuk eman dizkigute goiza alaiago pasatzeko. Bukaeran gure EKARRIKO!!! ozen entzun dutenez, ea zer moduz portatzen zaizkigun.
XXI Gabon Kantak hamar bideoak dagoeneko eskura dituzue bideoen atalean edo XXI GABON KANTAK artikuluan.
Utzi erantzuna