Ikas2deak programari esker lanbide desberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe ibiltzen dira ordu beteko saioak eskaintzen. Programa honen helburuak honako hauek dira: – Lan mundua ikasleengana hurbiltzea. – Ikasleari bere gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen laguntzea. – Ahaleginaren garrantzia eta etengabeko formakuntzaren … [Read more...]
SOBRON
DBH 1eko ikasleak Araban izan dira gaur. Goizeko 8etarako abiatu gara Sobron herrira. Eguraldia lagun Abentura parkean eta kayaketan ibiltzeko aukera izan dute. Goiz pasa ederra egin ondoren Landako hondartzan geratu gara bazkaltzeko asmoz. Poza ematen du berriro ere guztiok batera horrelako ekintzez gozatzeko aukera izatea! … [Read more...]
ZUMAIAKO HARRALDEA
Poliki-poliki, ari gara azken bi urteetan bertan behera gelditutako ekintzak berreskuratzen. Gaur, DBH 4ko ikasleok, Zumaiako harraldea ezagutzen pasa dugu goiza. Lehenengo, Itzurungo hondartzatik hare laginak hartu ditugu gero gelan mikroplastikoen inguruko azterketa egiteko. Itsas behera hurbildu ahala, Algorri inguruko haitzetara jaitsi gara, bertako biodibertsitatea … [Read more...]
2083. km-a
Horixe izan da 22. Korrika honetan egokitu zaigun km-a: 2083a. Amurrion hasi eta Euskal Herrian zehar dabilen euskararen aldeko martxa erraldoia Azkoitira iritsi zaigu eta guk, Floreagakook, 2083. kilometroan hartu dugu lekukoa . 14:00ak ingururako Balda Plazan geunden, furgoneta noiz ikusiko zain, musika hotsa noiz entzungo… Emozioa eta urduritasuna ziren nagusi. Eta … [Read more...]












