Ikas2deak programari esker lanbide desberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe ibiltzen dira ordu beteko saioak eskaintzen.
Programa honen helburuak honako hauek dira:
– Lan mundua ikasleengana hurbiltzea.
– Ikasleari bere gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen laguntzea.
– Ahaleginaren garrantzia eta etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratzea.
– Euskara eta lan mundua eskutik doazela erakustea.
Hori horrela, Eñaut Aiartzaguena izan da gaur goizean DBH 1ekin. Ilustratzailea, komikigilea eta diseinatzailea da bera. Mila esker emandako azalpenengatik. Hainbat bitxikerien berri izan dugu saio interesgarri honetan.
Utzi erantzuna