Horixe izan da 22. Korrika honetan egokitu zaigun km-a: 2083a. Amurrion hasi eta Euskal Herrian zehar dabilen euskararen aldeko martxa erraldoia Azkoitira iritsi zaigu eta guk, Floreagakook, 2083. kilometroan hartu dugu lekukoa .
14:00ak ingururako Balda Plazan geunden, furgoneta noiz ikusiko zain, musika hotsa noiz entzungo… Emozioa eta urduritasuna ziren nagusi. Eta halako batean… iritsi da, iritsi da! Lekukoa hartu eta guztiok pozik, irrifarrez, ilusioz beterik “Tipi-tapa, tipi-tapa… Korrika”. Familia, ikasle eta irakasle, DENOK BATERA, EUSKARAREN ALDE! Zoragarria izan da!
Utzi erantzuna