Kaixo, Iritsi gara mendi irteeren aurtengo azken txanpara. Oraingo honetan, zerbait berezia egiteko gogoz, "EGIN BIDEA ZURE", umeekin egiteko orientazio ibilbideetan oinarritutako irteera bat antolatu dugu. Aitolatik abiatu eta Izarraitz inguruan ibilbide desberdinak prestatu ditugu. Bertan ezagutu edota ikasiko ditugu: Gure inguruko txokoak. Kartografiaren … [Read more...]
KANTU JIRA
Ikasturte honetan ere, Guraso Elkartekoak eta Normalkuntza Batzordekoak bat eginik, Kantu Jira antolatzen ari gara. Kultur Jardunaldien barruan txertaturik dagoen ekimen honek bi helburu nagusi ditu: kultur transmisioa eta gozamena. Beraz, maiatzaren 24an, ikasle, guraso eta irakasleak kalez kale ibiliko gara gure betiko eta gaur egungo abestiak abestuz. Eguna: maiatzak 24 … [Read more...]
BERTSO JAIALDIA
XXX. Kultur Jardunaldien barruan, Bertso jaialdi berezi bat antolatu da Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizasorekin. Aurten Maxixatzenekin elkarlanean antolatu da. Hau izango da aurtengo 2. saioa. Maiatzak 17, Floreagako On Bosco aretoan, 22:00etan. Sarrerak Floreagako idazkaritzan lortu daitezke, dohainekoak dira. … [Read more...]
NAIKARI GALARRAGA eta LAIA ARANBARRI
Denboraldi ikaragarria egin dute gure ikasle diren Naikari Galarraga eta Laia Aranbarrik. Biak Zumaiako Telmo Deuneko arraun taldeko kide dira, infantil mailan, eta espainiako finalera iritsi ziren denboraldi guztian lehen eta bigarren postuan ibili eta gero. Pasaiako San Juan taldekoak izan da berauekin lehia bizian egon den taldea. Hauek izan dira berauen … [Read more...]


