Kaixo,
Iritsi gara mendi irteeren aurtengo azken txanpara. Oraingo honetan, zerbait berezia egiteko gogoz, “EGIN BIDEA ZURE”, umeekin egiteko orientazio ibilbideetan oinarritutako irteera bat antolatu dugu. Aitolatik abiatu eta Izarraitz inguruan ibilbide desberdinak prestatu ditugu.
Bertan ezagutu edota ikasiko ditugu:
- Gure inguruko txokoak.
- Kartografiaren erabilera.
- Brujularen erabilera.
- Inguruko zuhaitz eta animaliak.
- Inguruko leku-izenak.
Ondoren, bertako produktuekin hamabitakoa egingo dugu.
Garrantzitsua eta ezinbestekoa da, beti bezela, umeek arduradun bat izatea ibilbide osoan zehar.
Eraman beharrekoak: eguraldiaren araberako arropa egokia, aldatzeko oinetakoak osoan zehar.
Eguna: 2019ko ekainaren 1a.
Autobusa: goizeko 09:00tan liburutegi aurrean.
Joan behar duzuen guztiok (ikasle zein guraso), eman izen-deiturak eta telefonoa idazkaritzan. Aitolara joateko, garraioa erabiliko dugu, autobusaren kostua 2 euro pertsonako izango da. Izena ematen duzuenean, idazkaritzan bertan ordaindu mesedez.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 27a, astelehena, izango da.
Animatu!!!
Utzi erantzuna