Denboraldi ikaragarria egin dute gure ikasle diren Naikari Galarraga eta Laia Aranbarrik. Biak Zumaiako Telmo Deuneko arraun taldeko kide dira, infantil mailan, eta espainiako finalera iritsi ziren denboraldi guztian lehen eta bigarren postuan ibili eta gero. Pasaiako San Juan taldekoak izan da berauekin lehia bizian egon den taldea.
Hauek izan dira berauen emaitzak:
Ligako txapelketan, bigarren postuan geratu diren, zilarrezko domina irabaziz.
Euskadiko txapelketan, Legutianoko urtegian ospatu zena, berriro ere zilarrezko domina.
Eta azkenik Espainiako txapelketan, Vigoko Ete kirol portuan apirilaren 27an, semifinaletan bigarren geratu ostean, finalerako postua lortu zuten!
Azkenik, Paisako San Juan txapeldun, Zumaiako Telmo deuna BIGARREN eta Cabo Galiziarrak hirugarren.
Egundoko denboraldia egin dute beraz, Telmo deun taldea osatzen duten Naikari Galarraga, Laia Aranbarri, Ainhoa Segurola, Mirian Garagartza eta Maddi Goikoetxea Zumaiarrak. ZORIONAKK!!!
Utzi erantzuna