Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea, eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea da. Egiten duten lan pedagogikoa, Konfiantzaren Pedagogian sustraitua, haurren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago, eta, horretarako, hezitzaile profesionalen laguntza goxo eta atseginarekin hezteko aukera … [Read more...]
GABON ZORIONTSUAK
FLOREAGA osatzen dugunok opa dizuegu GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!! … [Read more...]
GABON EGUNEAN KANTARI
Goizeko 9.15ean bueltan, eta Balda plaza topalekutzat hartuta, umoretsu hasi dugu ibilbidea. Urtero legez, lehen geldialdiak Zaharren Egoitzan. Horrelako egun berezi batean belarriak gozatzeko kale buelta egiterik ez dutenekin tarte hori igarota, kaleetan zehar barreiatu gara Olentzero bizkar gainean zaindari genuela. Dena den, goiza aurrera zihoan heinean, izan dugu indarrak … [Read more...]
OLENTZERO
Abenduaren 19an, egun handia izan zen Floreagan. Haurrak urduri zeuden Olentzeroren bisita espero zutelako eta arratsaldeko 15.00etan ikazkina, pipa hortzetan zuela, eskolan sartu zen haurrak ezagutzera. Oooooh… luze eta emozioz betea zen. Gabon-kantak abestu ondoren, eurek idatzitako gutunak eman zizkioten eskura. Lan asko zuela esanez joan zen gure Olentzero … [Read more...]












