Goizeko 9.15ean bueltan, eta Balda plaza topalekutzat hartuta, umoretsu hasi dugu ibilbidea. Urtero legez, lehen geldialdiak Zaharren Egoitzan. Horrelako egun berezi batean belarriak gozatzeko kale buelta egiterik ez dutenekin tarte hori igarota, kaleetan zehar barreiatu gara Olentzero bizkar gainean zaindari genuela. Dena den, goiza aurrera zihoan heinean, izan dugu indarrak berreskuratzeko beta ere. Hamaiketako eder batekin sabelaldea gozatu eta zintzurra busti ostean, martxa berreskuratu dugu giro jatorrean, etxeratzeko garaia iritsi den artean.
Eta gaurkoan gainera, kategoriazko gonbidatuak izan ditugu, ikastetxetik luzatu zen deialdiari jarraituz etorri zareten guraso, irakasle eta ikasleak guztiak! Mila esker zuei ere!
Utzi erantzuna