Abenduaren 19an, egun handia izan zen Floreagan. Haurrak urduri zeuden Olentzeroren bisita espero zutelako eta arratsaldeko 15.00etan ikazkina, pipa hortzetan zuela, eskolan sartu zen haurrak ezagutzera.
Oooooh… luze eta emozioz betea zen. Gabon-kantak abestu ondoren, eurek idatzitako gutunak eman zizkioten eskura. Lan asko zuela esanez joan zen gure Olentzero maitea.
Utzi erantzuna