TXEMA EGIZABAL salestarra hil zen atzo Logroñon. Urte mordoska bat eman zuen Floreagan eta guztion maitasuna eta estimazioa irabazi zituen. Azkoitiko parrokian ere lan bikaina egin zuen. Denerako beti prest zegoen gizona zen. Hileta elizkizuna gaur, igandea, izango da Logroñon, 18:00etan. Ekainaren 6an, igandean, parrokiko meza nagusia (11:00) bere alde izango … [Read more...]
IBAIALDE
Azken asteetan, LH 6, DBH 1 eta DBH 2koak herriko ibai eta errekak aztertzen ibili gara. Hainbat arlotan banatu dugu gure analisia: Landaredia: Landarediaren barruan aztertu zen zer landaredia dagoen, bertakoa edo kanpokoa, baso motak, landare dibertsitatea, landare inbaditzailerik ba al dagoen, landaredia ibiaren ze aldetan dagoen, arbolak hostoengatik … [Read more...]
MAIATZAK 17a, LGTBIQ+FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
1990eko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak emakumezkoen eta gizonezkoen homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik desagerrarazi zuen. Aurrerapauso izugarria eman bada ere LGTB kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko, bisibilizazio eta onarpen mailan adibidez, oraindik asko geratzen da benetako ekitatea lortzeko. Horregatik da … [Read more...]
LIBURU EGUNA
Aurten bai!! Guraso, aitona-amona eta osaba-izeben ilusioak COVIDak baino indar gehiago izan du eta beraien ipuin eta pasadizoez gozatzeko aukera izan dugu. Eguraldia lagun ikastetxeko patioan elkartu gara eta hizkuntza ezberdinetako ipuinak irakurri dituzte gure gonbidatu bereziek. Haurrek ilusioz entzun dituzte kontakizun hauek eta musukoen azpitik ere irribarre zabalak … [Read more...]












