1990eko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak emakumezkoen eta gizonezkoen homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik desagerrarazi zuen.
Aurrerapauso izugarria eman bada ere LGTB kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko, bisibilizazio eta onarpen mailan adibidez, oraindik asko geratzen da benetako ekitatea lortzeko. Horregatik da garrantzitsua maiatzaren 17a ospatzea.
Gure ikastetxean aniztasunarekiko errespetuaren alde egiten dugu; irain, diskriminazio eta edonolako indarkeriari, “O ” tolerantzia aldarrikatuz.
Gaurko egunez gaiaren inguruan hausnarketa egiteko egun on bereziak izango ditugu ikasleen eskutik.
Gainera, DBH4ko ikasleek “rainbow” bandelora berria zintzilikatu dute ikastetxeko balkoian.
DBH3 eta DBH4koak gai honen inguruan udalak antolatu duen erakusketa ikustera joango gara Elkargunera eta DBH3 koek musika hezkidetzailea ipiniko dute.
Utzi erantzuna