Azken asteetan, LH 6, DBH 1 eta DBH 2koak herriko ibai eta errekak aztertzen ibili gara. Hainbat arlotan banatu dugu gure analisia:
Landaredia: Landarediaren barruan aztertu zen zer landaredia dagoen, bertakoa edo kanpokoa, baso motak, landare dibertsitatea, landare inbaditzailerik ba al dagoen, landaredia ibiaren ze aldetan dagoen, arbolak hostoengatik sailkatzea, arbolen altuera eta zabalera neurtzea…
Animaliak: Errekan arrainik, anfibiorik, narrastarik, hegaztirik edo intsekturik ba al dagoen, eta zer motatakoak diren aztertu genuen. Gainera txoriak kantuarengatik sailkatzen saiatu ginen eta baita animaliak bertakoak edo inbaditzaileak diren identifikatzen ere.
Ura: Uraren hainbat analisi egin genituen, adibidez fosfatoa, amoniakoa, ph-a etab. Uraren tenperatura nahiko hotza zen. Bakterioei dagokionez, hasieran pentsatzen zen errekako urak bakterio gutxiago edukiko zituela ibaikoak baino, baina bi egun itxaron eta gero biak bakterio gehiegi zituzten. Uraren abiadura eta uhertasuna ere neurtu ziren.
Analitikak egiten ari ginen bitartean ibaiko zakarrak eta ontziak jaso genituen.
HITZAK: Maria Juaristi eta Unax Doyharzabal
Utzi erantzuna