FLOREAGAKO HAUR ESKOLA Animatu eta etorri gu ezagutzera! 2026-27 ikasturterako matrikulazio-aldia (irailetik aurrera hasteko) apirilaren 13tik maiatzaren 13ra izango da. Floreagako haur eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, baita bi urteko umeentzat ere. Goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00etara dago irekita. Informazio gehiago behar … [Read more...]
Korrika Txiki 2026
Badator Korrika! Eta gaurkoan Korrika Txiki egin dugu herriko kaleetan zehar. Urduritasuna eta irribarreak lagun, korrika aritu gara lekukoa elkarri emanez. Eguzkia eta guzti atera da Korrikari babesa eman diogunean. Izan ere, argi dugu gu ere euskara garela, euskaraz bizi nahi dugula. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika! Azkoitian ere euskararen alde! … [Read more...]
Azterkosta laginketa
Aurtengoan ere DBH 3ko ikasleok Azterkosta Programan parte hartu dugu eta bere baitan egin behar diren ikerketak egiteko Zumaia-Debako Biotopo Babestura joan gara! Han, ekosistema eta paisaia liluragarri hura bertatik bertara ezagutzeko beta izan dugu. Itsasoko uraren analisi kimikoak egin ostean, bertako biodibertsitatea aztertu dugu. A zer karramarro eta luzoker … [Read more...]
Pello Añorga izan dugu gaur bisitan
Goiz berezia izan zen atzokoa 6. mailako ikasleentzat. Pello Añorga izan genuen ikastetxean eta ikasleek ordu betez berarekin hitz egiten aritzeko aukera izan zuten. “Idazleak ikastetxean” programaren baitan etorri zitzaigun Pello. mailan nahiko ezaguna dugu Pello. 5. mailan “Astroak gara” liburua irakurtzen dugu. Oso liburu aproposa adin honetako ikasleentzat, … [Read more...]












