Gaur, apirilak 23, Xabier Munibeko eta Floreagako DBHko ikasleak elkartu gara Elkargunean urtean zehar tutoretza saioetan egin dugunari buruz hitz egin dugu beste eskolakoekin. Aurtengo gaia Elikadura Jasangarria izan da. Hasteko, bakoitzak urtean zehar egin duena azaldu du. Batzuk etxean sortzen diren soberakinei buruz ikertu dugu. Beste batzuk komertzioetan, tabernetan, jatetxeetan eta abar aritu dira. Beste batzuk Caritasekin hitz egin dute ezagutzeko nola funtzionatzen duen. Gero, guk hartu ditugun konpromisoei buruz hitz egin dugu. Jarraian, LHko ikasleak iritsi dira eta gure proposamenak azaldu dizkiegu. Bukatzeko, bakoitzak gehien gustatu zaizkion hiru ideia bozkatu ditu. Ideia hauek izango dira Alkateari aurkeztuko dizkiogunak maiatzaren 15ean, Udal Foroan. Hau guztia egin eta gero, meriendatxo bat prestatu digute.
Egileak: Julen Larrañaga, Naroa Cabanillas eta Maria Santizo.










Utzi erantzuna