Korrika 19 igandean iritsi bazitzaigun ere, asteazkenean hasi ginen herria girotzen. Eskola sarrera-irteeretan urte desberdinetako Korrikako abestiak izan genituen lagun eta egun onak ere ez zen beti bezala izan. HH eta LH-koek Normalkuntza taldeko ikasleek grabatutako ipuin kontaketa, “Peru pirataren altxorra”, ikusi eta entzuteko aukera izan zuten. DBH-koek, aldiz, bideotxo bat ikusi zuten. Bertan, Korrikaren helburu nagusia gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea dela gogorarazten zitzaien.
Arratsaldean, 16:30ean dena prest zegoelarik, Korrika Txiki martxan hasi zen. LH6tik hasi eta 2 urtekoak arte, lekukoa txandakatuz, plazaraino iritsi ginen Xabier Munibekoekin batera. Herria musikaz eta jendez gainezka zegoen. Oholtza gainean, bi ikaslek, lekukoa hartuta, mezua irakurri ziguten eta ondoren bertsolariak izan ziren gure gozamenerako.
Korrika Txiki amaitu zen, baina oraindik hitzordua genuen Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoi honekin. Igandean liburutegi aurrean elkartu ginen arratsaldeko 19.30ean. Eguraldi hotza zen arren, giroa aparta zen benetan: ikasle, guraso, irakasle eta hainbat herritar, guztiok euskararen alde bat eginik.
Igandean Bilbon bukatuko den 19. Korrika honi agur esateko ordua heldu zaigu. Baina bi urte barru berriro hemen izango dugu “Tipi-tapa, tipi- tapa … Korrika!” eta bitartean jarrai dezagun EUSKAHALDUN izaten!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!
Hitzak: Hizkuntza Normalkuntza Batzordea
Argazkiak: Karla Beristain, Mikel Pastrian















Utzi erantzuna