Badator Korrika!!!
Korrika 19 hasteko hamar egun falta badira ere, dagoneko hasiak gara bere doinua Azkoitiko hainbat txokotan entzuten. Urepelen hasiko da martxoaren 19an eta Azkoititik 22an pasako da.
Girotzen hasteko hamaika ekintza antolatu dituzte eta horien artean larunbatean grabatu zen Lip dub-a dago. Han izan ginen gu ere, Floreagakook, euskararen alde kolore pixka bat ipintzen. Eguraldi ederrarekin, goiz bikaina pasa genuen, ikasle, irakasle, guraso eta begirale, denok batera!
Floreaga euskaraz, euskararekin eta euskararen alde.
Hitzak: HIZKUNTZA NORMALKUNTZA TALDEA
Argazkiak: Iban Garcia eta Maria Arenas











Utzi erantzuna