Esapide honek laburbiltzen du Hondarribian egin dugun hiru egunetako egonaldia.
Urtero bezala LHko 3. zikloko ikasleak Hondarribiko Elkano aterpetxean pasa ditugu hiru egun. Denbora-pasarako ekintza badirudi ere oso garrantzitsua iruditzen zaigu irteera hau liburuaz eta gelako saio formalez haratago, ikasteko eta talde kohesioa lantzeko modu asko daudela erakusten baitu.
Lehenengo egunean Eureka! Zientzi Museoan pasa genuen goiza eta bertan zientziaren esparruetan murgildu ginen Kimikaren eta Urtaroen tailerrei esker. Esperimentatzeko aukera ere izan zuten, norberak nahi zuen txoko eta eremuetan arreta jarriz.
Bigarren eguna hondartzara joateko aprobetxatu genuen: ura hotza baina gozamena ikaragarria.
Hirugarren egunean eguraldiak ez zigun askorik lagundu baina hala ere herrira jaitsi eta dendaz denda ibiltzeko tartetxo bat izan genuen.
Guzti hori talde giroan egiteak talde kohesiorako aukera bikaina eskaintzen du eta horren froga garbia da ikasleek zer ilusiorekin prestatu ohi dituzten gaueko festak. Guzti hau konprobatzeko argazkiak ikusi besterik ez duzue.
Hitzak: Mailu Irizar
Argazkiak: Mailu Irizar, Laura Murillo, Reyes Alberdi, Yohana Irureta, Javier Bastarrika eta Ana Ruiz de Azua










Utzi erantzuna