• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

BUKATU DIRA KULTUR JARDUNALDIAK

2014-03-29 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Bertso saio bikain batez eman zitzaien amaiera XXV. Kultur Jardunaldiei On Bosco artetoan. Andoni Egaña, Amets Arzalluz, Jokin Uranga eta Maialen Lujanbio gustura aritu ziren aretoa bete zuten 200 pertsona baino gehiagoren aurrean.

bert900Saio hasieran, gai jartzaileak antolatzaileen izenean eskerrona adierazi zien bertsolariei, laguntzaileei eta partaide guztiei.

Sarrerako agurren ondoren, umorea eta hausnarketa era naturalean batu ziren:  bertsolariak egungo gertaeren berri emaile izan ziren; azaleko zimurrez eta bertso eskolen aipamenez aritu ziren; udaleko gizarte langilearen etorkinen inguruko kezkak eta munduaren hegoaldetiko eta iparraldetiko ikuspegiak izan zituzten hizpide. Gai jartzaileak jarritako bina punturi erantzun zioten jarraian.

Eskolako gaiak ere kontuan hartu ziren: zer ikasi behar dugun ezinbestean, zer gerta daitekeen mobil bat ozenki joka hasten bada ikasgelan, … Floreagako Himalaiako zedroak zer ikusi ote duen azken 80 urte hauetan? … Gure gizarteko kezka batzuek ere azaldu ziren, Euskal Herrian zerbait mugitzen ari ote den aztertzean.

Bertsolari “klasikoen” paperean jarri ziren ondoren: Amets Xalbador izan zen, Maialen Joxepa Antoni Aranberri, Xenpelarren iloba, Andoni Txirrita eta Jokin Lazkao Txiki bilakatu ziren.

Puntutan aritu ondoren, azken agurrekin amaitu zen saioa.

Giroa oso atsegina izan zen. Aretoa guztiz beteta zegoen. Bertsolariak gustura aritu ziren eta jendearen erantzun beroa ere nabarmena izan zen. Jende “bertso gosez” zegoen nonbait …

 XXV. Euskal Kultur Jardunaldien amaieran, Floreagako Salestar Ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak bere eskerrona adierazi esan nahi die hizlari (Juan Carlos Perez, Juanjo Etxeberria eta On Juan Maria Uriarte) eta partaide guztiei, gaur bereziki lau bertsolarioi. Saio honen antolaketan laguntza ederra eman diguten Laxaro, Mailu eta gainontzekooi; teknika alorrean lagundu digun Josean Proli,  Azkoitiko udala eta herritarrei, FK – Javier Artetxeri, komunikabideei, Hitzetik Hortzerako kideei, eta saio honetaz gozatzera etorri diren guztioi. Mila esker!!

Hitzak: Juan Inazio Sudupe

Argazkiak

Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, bertsolariak, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, jardunaldiak, kultur, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa