• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 2 BARTZELONA

2012-04-04 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Martxoaren 28an goizeko 5:00etan abiatu ginen Bartzelonara. Logura handiarekin jaiki ginen, baina orduak joan ahala animoak alaitzen joan ziren.

Eguerdiko 12:15etan iritsi ginen Montjuic-era, han egin genuen lehenengo geldialdia. Ondoren, Bartzelona hiriko zentroa ikustera jaitsi ginen eta han ibili ginen kaleetan zehar pasieran: Rambletan, kale gotikoan, udaletxeko plazan, Port Velen… Neka-neka eginda amaitu genuen eguna.

Martxoaren 29an, ostegunean, greba eguna zela eta aterpetxean geratu ginen kirola egiten: saskibaloia, futbola eta petanka. Eguraldi zoragarria egiten zuen eta bero handia. Arratsaldean, autobusa hartu eta gertu zegoen hondartza batera jaitsi ginen eta hantxe igaro genuen arratsaldea, batzuk bainatzen eta beste batzuk aerobic-a egiten. Gauean gau-bela izan genuen, neska-mutilak dantzan eta “el baile de la escoba”-n ere ibili ginen.

Ostiralean, hainbeste esperotako momentua iritsi zen, Port Aventurara joateko garaia. Uretako atrakzioetan ibiltzeko eguraldi paregabea egiten zuen eta han ibili ziren ikasleak blai-blai eginda. Handik bueltan, afaldu ondoren, gau-bela izan genuen berriro ere.

Eta iritsi zen azken eguna. Penetan jaiki ginen, baina oraindik bagenuen zer eginik Azkoitira itzuli aurretik. Maletak egin, gosaldu eta autobusa hartu genuen Camp Nou-rantz. Sarrerak hartu genituen eta futbol zelaia ikusi genuen, oso polita eta ikusgarria. Futbolariek entrenamendua zuten goiz horretan, baina kotxez iristen ikusteko aukera bakarrik izan genuen.

Handik atera ginenean, Sagrada Familia ikustera joan ginen, autobusetik jaitsi eta buelta bat eman genion aurretik eta atzetik ondo ikusteko. Eta orain bai, iritsi zen bidaiari amaiera emateko momentua.
Azkoitira gaueko 9:00etan iritsi ginen. Han zeuden gurasoak zain. Bidaia polita eta dibertigarria izan da, berriro egiteko modukoa.

Hitzak: Oihane Arregi

Argazkiak: Oihane Arregi eta Jesus Larrañaga


Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, bartzelona, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa