• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

KRISTAUTASUNA ETA GIZARTEA GAUR

2012-03-23 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Martxoaren 22an Juan Kruz Mendizabalek, pastoral bikarioak, eman zien amaiera aurtengo Kultur Jardunaldiei,  “Kristautasuna eta gizartea gaur” izeneko hitzaldiaz. Jende ugari bildu zen On Bosco aretora. Juan Kruzek bere esperientziatik sortutako hausnarketa eta testigutza eskaini zuen, irudi batzuen laguntzaz. Bere ametsa eskaini zigun Juan Kruzek, ametsak kontatuz bihurtu behar baitira egia. Ondoren, galdera, iritzi eta iruzkinetarako tarte zabala izan zen.

Kristautasunak gizarteari mesede handia egin diezaioke bere baitan gertatzen zaizkion gauzak hobeto ulertzeko, okerrak zuzentzeko eta gaitasunak suspertzeko. Juan Kruzen esanean, bizitza eta fedea  gauza bera dira, eta biak  uztartzen dituzten mugarri batzuk jarri zituen.

HEMEN, HEMENGOEKIN, GAUR gertatzen da salbamena. Fedeak lurra eta gizakia senidetzat estimatzera garamatza, orain, gure begirada iraganari begira utzi gabe.

BEGIRATU ETA IKUSI: IKASI. Gauzak axaletik begiratu ohi ditugu. Begirada sakonduz, fedeak galderak sortzen du, erantzunak eman baino gehiago.

EGOERA: ERDI HUTSA EDO ERDI BETE. Gaurko munduaren egoerak eta etorkizunak beldurra edo etsipena sortzen dizkigu askotan. Ez da ona etsipenean erortzea. Fededun ikuspuntutik egoera baikorra da beti, etorkizuna positiboa. Dena gure esku bakarrik ez dagoelako, Jaunak hobera daramalako mundu hau. Edalontzia beti erdi bete ikusten du fedeak perspektiba positibo batetik, sekula erdi hutsik.

OGIA GAIZKI PARTITUA. Baikor izatea ez da gure inguruko injustiziak ez ikustea. Gizaki guztiok eskubide berdinak, munduko janaria (ogia) ez dago ongi banatuta. Fedeak konpromisoa eskatzen digu, gauzak hobetzen saiatzeko.

EGARRIA ETA URA. Izerdia, esfortzua eta heziketa ahalegina garrantzitsuak dira, gauzen balioa estimatzeko.
IZATEN IKASI, ezagutzak elkarrekin trukatu.  Federico Mayor Zaragozak dioenez hau da heziketaren lana: “pertsona aske eta arduratsuak hezitu, beren kabuz erabakiak hartzeko gai izan daitezen”.

BESTEEN BEHARRA. Indibidualismoa gainditu behar dugu: ez gara inoiz bakarka pertsonak, besteen baitan baizik. Jesusek garbi agertzen du zein den lagun hurkoa,Samariar onaren parabola aurkeztuz. Lagun hurkoak Jaunarenagan garamatza eta alderantziz.

KEINU TXIKIAK. Rosa Parks emakume beltza ez zen altxatu autobusean gizon zuri bat tokia uzteko. Keinu txiki honek eragin handia izan zuen beltzen giza eskubideen onarpenaren bidean, Martin Luther Kingen bitartez. Gauza txikiak eta isilak eragin handia izan dezakete. Fededun izatea, iraupen luzeko lasterketa da, ez esprinta.

LASAIAGO BIZI. Bizitza erraztu egin zaigu, baina, hobeto bizi al gara? Presaka askotan, trasteen morroi bihurtu gara. Funtsezko gauzetako denbora hartzen al dugu?
Fedeak ere bere patxada guneak behar ditu gorputza eta burua arintzeko, indar berriak hartzeko: Otoitza.  Denbora hartu Jainkoaren eta lagun hurkoarekin egoteko, musu truk, ordularia alde batera lagaz, bizi-poza berrituz.

PENTSATZEN AUSARTU. Emmanuel Kant filosofoaren esanean, “pentsatzera ausart gaitezen!”, geure kabuz erabakiak har ditzagun, askotan  ziurtasun guztia eskuetan izan gabe. Konfiantzaz. Jainkoa gure ondoan dugu, gurekin bidea egiten.

ETXEAN ikasi dugu garena, maitatzen, barkatzen. Eliza guztion etxea da eta gizartea ere bai, guztion etxea. Inor kanpora botatzen ez duen etxea, eliza eta gizartea. Oso garrantzitsua da etxeko oinetakoak jantzi eta patxadaz hitz egitea.

Galdera eta iruzkinen txandan, elizak dituen hobetu beharreko arlo batzuk aztertu, eta  elizak kalean egin behar duen lana azpimarratu zen, gizarteari bere ekarpena emateko. Gainera Donostiako elizbarrutian sortu ziren eta bizi diren tentsio batzuei buruzko iritzia eskatu zen. Batasuna landu behar da, gauzak barrutik hobetzeko, kontuan hartuz pentsamendu desberdin eta kontrakoak ere aberasgarriak izan daitezkeela.

Hitzaldi honekin amaitu dira XXIII. Kultur Jardunaldiak. Balantzea ona da: Gai interesgarriak eta nahiko jende ugari. Antolaketa taldearen izenean mila esker hizlariei, IGE elkarteari, Floreaga ikastetxea eta Maxixatzen taldeari, Azkoitiko udalari, FKri, komunikabideei eta entzule guztiei.   Mila esker!!

Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe

Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa