
Kaixo, guztioi!
Bagatoz bueltan! Ikasturte berriarekin batera indarberritu dugu Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea eta guztiok gogotsu ari gara EUSKARAren alde lanean. Goiko argazkian ikus dezakezuen moduan aurten DBH3 eta DBH4ko 60 neska-mutilez osaturiko talde bikaina daukagu.
Eguzkiloreek egin ohi duten moduan, gure helburua euskara babestea eta euskararen erabilera bultzatzea da. Aurtengorako ideia berriak ditugu eta ari gara horiek prestatzen.
Eta ez ahaztu zuen proposamenak (ikasle, guraso, langile…) eta ekarpenak ezinbestekoak direla!!! Izan gurekin batera Floreagako Eguzkilore!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!










Utzi erantzuna