SANTA AGEDA BEZPERA 2025
Gaur otsailaren 4a, asteartea, Santa Ageda bezpera izanik, kopla kantari ibili gara ikasleak eta irakasleak. Eguraldia lagun izan dugu. Guztiok prest genituen koloretako zapiak eta makilak. Goizean goizetik DBH4ko ikasleak kaleetan zehar ibili gara bertan zeuden pertsona ezberdinei koplak kantatzen eta limosna eskatzen: erretoreari, harakinei, baserritarrei, tabernariei, kaleko jendeari…
Goizeko 11k inguruan HHko eta LH1-4ko ikasleak ere ilusio handiarekin jaitsi gara herrira. Parrokian eta kale nagusian ahotsak eta makilak gogor astindu ondoren, zaharrenak eta txikienak elkartu eta elkarrekin gerturatu gara udaletxera alkateari kopla batzuk abestera. Sorpresa ederra jaso dugu alkateak guri kopla batzuk eskaini dizkigunean.
Goizari amaiera ere elkarrekin eman diogu patioan gurasoei eta aitona-amonei koplak abestuta. Oso ondo pasa dugu. Alaitasunez eta ilusioz, guztiok geure kultura transmititzen jarrai dezagun!












Utzi erantzuna