• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

EUSKARAZ BARRA-BARRA!

2023-12-04 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

 

Euskararen Nazioarteko Eguna atzo, abenduak 3, izan bazen ere, guk ez genuen ikastetxean ospatu gabe utzi nahi. Hori dela eta, gaur, astelehena, giro bikainean igaro dugu eguna!

Goiza trikitilari, txistulari, dantzari eta bertsolariekin hasi dugu. Ondoren, talde bakoitzak, bere gelan, MITOLOGIAri buruzko lanketa berezi bat egin du.  Eta ikastetxeko ikasle guztion artean kartel erraldoi bat ere osatu dugu honako lelo honekin: “EINGO AL DIÑAU? EINGO AL DIAU? EUSKARAZ BARRA-BARRA”. Izan ere, nor izango ginateke gu geure hizkuntzarik gabe?

Lehiaketek ere izan dute beraien txokoa, ordea. LH eta DBHkoek ginkana bat egin behar izan dute. Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko hainbat galdera erantzun behar izan dituzte eta zein baino zein hobeto aritu dira! Bestalde, DBHkoek, arratsalde amaieran, finala izan dute On Bosco aretoan. A zer giroa sortu den bertan! Hor aritu dira lehian Sugaar, Mari, Olentzero, Gentilak, Tartalo, Sorginak, Lamiak eta Basajaun. Bai, bai guzti horiek.

Geure ikastetxean ospatzeaz gain, beste ikastetxekoekin ere elkartu gara plazan. Ibilbide desberdinak eginez, trikitilarien doinuan, Plaza Nagusira iritsi gara eta bertan, elkarrekin lau euskal kanta abestu ditugu, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko.

Guk ere, eguna aldarrikapen berdinarekin amaitu dugu txikienen atarian. HE eta HHkoak ere lan eta lan aritu dira goizean eta arratsaldean, berriz, asmakizunekin, abestiekin eta dantzekin gozatzeko aukera izan dute. Baina esan bezala, bukaerako ekitaldian mezua plazako berdina izan da: Euskaraz barra-barra egin nahi dugu eta egingo dugu!

FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!

 

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, euskara eguna, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar, w

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa