Gaur, maiatzak 17, birziklapenaren nazioarteko eguna ospatzeko eta birziklapenaren balioaz jabetzeko, hainbat ideia emango ditugu.
5 ideia, birziklatuz!
Hainbeste zaborraz nazkatuta?
Gure alde artistikoa atera dezakegu, eta berriro erabili. Ekin lanari, zure hondakinak proiektu sortzaile bihur ditzakezu eta!
1. Tetrabrikek eskulanak egiteko balio dute. Arkatzak, loreontziak… sor ditzakezu
2. Plastikozko botiletako tapoiek ere beste aukera bat izan dezakete.

3. Kartoizko arrautza-ontziek bigarren eta hirugarren bizitza harrigarriak izan ditzakete: umeentzat gazteluak eraikitzeko, txotxongilo dibertigarriak… egiteko balio dute.
UMEENTZAKO GAZTELUAK: https://youtu.be/LkYGfBz_MTU
TXOTXONGILO DIBERTIGARRIAK: https://youtu.be/1fRVW0Bynkw
4. Paper-biribilkiek haurrentzako zuhaitzak sortzeko aukera ematen dute.
ZUHAITZAK: https://youtu.be/PKQ9AgvqmY0
5. Eta egun hau ospatzeko elkarlaneko jardueraren bila bazabiltza, botila-tapoiz eta bestelako plastikoz betetako mosaiko hauek izugarri gustatuko zaizkizu. Artelan ikusgarriak, bestela zaborretara eramango ditugunak.
MOSAIKOAK: https://youtu.be/Jt_uaRyGSfU
Gogoratu, birziklapena ez dela egun bakar bateko kontua, baizik eta gure eguneroko ohituretan barneratu beharreko jarrera bat. Modu egokian birziklatzeak, baliabide natural garrantzitsuak gordetzeaz gain, gure planetaren etorkizuna ere ziurtatzen du. Beraz, gaur ere, urteko beste egunetan bezala gogoratu, birziklatzea zure eskuetan dago!
Ekintza txikienak desberdintasuna sor dezake. Birziklapenaren nazioarteko egunean eskerrak eman nahi dizkiegu birziklatzen duten gure ikasleei, eredu bat baitira guztiontzat.









Utzi erantzuna