Gaur otsailak 4, Santa Ageda bezpera izanik, kopla kantari ibili gara. Makila hartu eta natura esnatzen saiatzeaz gain, gure herriko agintari, saltzaile eta herritarrak zirikatzen ibili gara, ohiturari jarraituz.
Covid-a dela eta ezin izan dugu guk nahiko genukeen bezala ospatu, baina esan beharra dago, giro alaian, gozatuz, ospatzea lortu dugula. Txikienak ikastetxean gelditu dira eta, bakoitzak bere burbuila mantenduz, betiko koplak abestu dituzte. LHko ikasle batzuk, berriz, irakasle bakoitzarentzat koplak prestatzen aritu dira aurreko asteetan eta gaur abestu egin dizkiete; irakasleren bat erantzutera animatu delarik! Eta azkenik, zaharrenak, DBH4koak herrian zehar Santa eskean ibili dira. Herrira jaitsi eta alkateari, erretoreari, baserritarrei, harakinei, tabernariei, herritarrei… kopla kantari aritu zaizkie.
Alaitasunez eta ilusioz, guztioik geure kultura transmititzen jarrai dezagun!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!















Utzi erantzuna