Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen dugu. Egun berezi hau aitzakiatzat hartuta, IRAES 21 taldekoek poster bat prestatu dute.
Covid 19a dela eta munduaren zati handi bat geldirik egon den honetan, Ama Lurrari mesede handia egin diogu, ia konturatu gabe. Hain energia gutxi kontsumituz jarraitzea oso zaila daukagu, batez ere, fabrika eta ibilgailuak berriz martxan direlako, baina, zerbait ikasteko balio izan ote digu?
IRAES-ekoek poster honetan ederki bildu dituzte munduarentzat hain beharrezko diren sendagaiak. Ea datozen hilabeteetan ohitura on horiei eusteko gai garen, ziur baietz!!

Eskerrik asko IRAES 21 taldeari ikasturte guztian zehar egindako lanagatik!!
GOGORATU, MUNDUA SENDATZEA GURE ESKU DAGO!









Utzi erantzuna