Behar denean bakarrik erabili ur beroa
Txorrota-kirten bakarra erosoa da oso, baina, ondo erabiltzen ez badugu, gerta daiteke ura alferrik galtzea eta ur beroa beharrik gabe kontsumitzea. Kirtena erdian baldin badaukagu, ur epela aterako da, ez hotza.
Kontuan izan, berogailuaren ondoren, ur berotan kontsumitzen dugula etxean energia gehien. Etxeko CO2 isurketen % 20 eragiten du. 30-35º C bitarteko tenperatura nahikoa da norberaren
garbitasunerako.
Ur beroa eskatzen dugun bakoitzean galdara jartzen dugu martxan. Galdara piztu eta itzali ibili behar horrek kontsumoa dezente igoarazten du, eta ekipoa hondatu.
Aholku bat nahi? Ur beroa zentzuz erabili eta, hortzak garbitzen edo bizarra egiten ari zaren
bitartean, ez ura alferrik zabalik utzi. Bizarra egiten duzun bitartean ura zabalik baldin baduzu, baliteke 75 litro ur bero ere kontsumitzea.









Utzi erantzuna