Ahal duzun guztietan, arropa kanpoan zabaldu.
Ahal duzun guztietan, arropa kanpoan eseki, horixe da aukerarik ekologikoena eta iraunkorrena. Eguraldi onik ez badago, edo ez badaukazu eseki-lekurik, lehorgailuan sartu baino lehen arropa garbigailuan zentrifugatu, eta ondo bereizi, programa eta lehortze-denborak ondo doitzeko.
Lehorgailua erabiltzen dugun bakoitzean, hiru kilo CO2 isurtzen dugu atmosferara. Arropa eseki-lekuan zabaltzen
badugu, ingurumena zaintzen eta klima aldaketa moteltzen lagunduko dugu, eta, gainera, arropak gehiago irautea ere lortuko dugu.
Eguraldi txarra baldin badago, edo ezin baduzu arropa kanpoan zabaldu, ondo aprobetxatu lehorgailuaren ahalmena: osorik bete beti.









Utzi erantzuna