DBH 4n, ekosistemen egitura eta dinamikarekin lotuta, bigarren ebaluazioan zehar honako bi jarduera hauek egin ditugu:
Xabier Arenasek eta Luis Juaristik Urola ibaia izeneko dokumentala aurkeztu ziguten, dokumentala ikusi genuen, eta ondoren, haiek egindako dokumentalari buruz hitz egiteko eta galdetzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen.
Iriarte Margolariaren kaleko aurrez aurre dauden bi hormen azterketa egin genuen. Lan honen helburua horma horiek ekosistemak diren ala ez ondorioztatzea zen, horretarako, metodo zientifikoaren urratsak erabiliz.









Utzi erantzuna