EKOIZPEN ETA KONTSUMO JASANGARRIA
herriko dendetan
LELO LEHIAKETA
Urola Erdiko Energia Mahaitik ekintza berri bat datorkigu. Oihalezko poltsa zuriak aterako dituzte eta, aurtengo EA21eko gaia aintzakotzat hartuta, Azkoitia eta Azpeitiko ikasleen artean lelo sorta bat sortzea proposatu dute.
Gaia: erosketak herriko dendetan egitea eta bertako produktuen sustapenaren inguruko mezua. Esaldi bat izan beharko du.
Azkoitian, parte hartzaileak LHko 3. zikloko eta DBHko ikasleak izango dira. Gehienez 4ko taldeak izan behar dute eta taldeko lelo bat aurkeztu beharko da. Emailez bidali LHkoak a.ruizdeazua@floreaga.eus eta DBHkoak l.arenas@floreaga.eus helbideetara, izena, maila eta leloa adierazita.
Martxoak 13 izango da azken eguna eta ondoren, web orrian bozketa egingo da aurkeztutako lelo guztien artean.
Herri bakoitzean bi lelo finalista atera beharko dira. Horretarako, Ikasleen arteko Foroak aprobetxatuko ditugu. Azken aukeraketa, lau leloen artean egingo da.
Poltsari aukeratutako leloa inprimatu ondoren, kopuru bat egongo da parte hartu duten ikasleen artean banatzeko.









Utzi erantzuna