Eskolako Agenda 21 programaren bidez ikasturte honetan Azkoitia eta Azpeitiako ikastetxeetan landuko den gaia “Ekoizpen eta Kontsumo jasangarria” izango da.
Horren bidez, Nazio Batuek 2015ean onartu zuten 2030 Garapen Jasangarrirako Agendaren 12. Helburua landuko dugu: Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarriko moduak bermatzea. Horren arabera honetan datza ekoizpen eta kontsumo jasangarria: baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra bultzatzea, ingurumena kaltetuko ez duten azpiegiturak eraikitzea, oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea hobetzea eta lanpostu ekologikoak sortzea, zuzentasunez ordainduak eta lan baldintza egokietan.









Utzi erantzuna