• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

SERGIO GÓMEZ

2018-01-28 Idazlea: LH Floreaga 1 Comment

Martxoaren 1ean Sergio Gómez Azpeititik Erromara (Vatikanora) abiatuko da bizikletaz, 22 egun eta ia 2000 kilometroko bidean. Bere ondoan izango ditu Pedro, laguntzarako kotxeko gidaria, eta Omar, bere fisioterapeuta. Urtarrilaren 26an, ostiralean, Floreagan izan da LH3-6ko neska eta mutilekin, Don Boscoren Astearen barruan, bere proiektuak azaltzen.

Sergiok urteak daramatza gaixotasun arraroak dituzten umeei laguntzen. Santos, bere semea, honelako gaixotasun batek jo zuen, eta semeari laguntzeko plastikozko tapoiak biltzen hasi zen, tapoiak birziklatzeko saldu eta gaixotasun arraro hauen ikerketarako dirua bideratzeko. Orain urte batzuk Floreagan izan genuen Santos bera, Don Bosco aretoan. Familian ume eta gazte askori laguntzeko ideia sortu zen eta “Solidaridad y Esperanza. Asociación de ayuda a enfermedades raras” taldea sortu zuten.

“Solidaridad y Esperanza” taldeak laguntza ematen die Bio-Donostia eta Bio-Crucesi, gaixotasun arraroak ikertzen aurrera egin dezaten, bereziki Duchenneren distrofia. Halaxe adierazi dute  Ainara Vallejos eta Virginia Aretxabala medikuek. Inguruko erakunde eta udal askorekin harremanetan daude, tartean Floreaga Ikastetxearekin. Sergiok asko eskertu du Floreagan jaso duen babesa.

Hitzaldia oso interesgarria izan da. Aurrean geneukan Sergioren bizikleta. Pedro eta Omar ere etorri dira eta hitz batzuk esan dizkigute. Ikasle eta irakasle batzuk igoarazi ditu Sergiok oholtzara, eurei galderak egiteko. Azkenean bideo eder bat proiektatu du, bere proiektuen azalpena.  Saioaren amaieran Sergio eta bere kideekin argazkiak egiteko aukera izan dugu.

Mila esker eta zorte on, Sergio!!!

 

Filed Under: Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea

Comments

  1. Sergio says

    2018-01-28 at 1:37 pm

    Asociación ayuda enfermedades raras solidaridad y esperanza.
    Ha sido todo un honor en la semana de Don Bosco, haber compartido con niños,niñas,profesores y directivos de esta gran institución de Floreaga nuestros proyectos tapones de plástico y evento internacional Ruta a la esperanza todos por la vida.
    Gracias por tanto cariño que nos han demostrado.
    Un saludo cordial.
    Sergio Gómez
    Presidente asociación ayuda enfermedades raras solidaridad y esperanza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa