Egun on borrokalariok!
Lehehengo pausuak ematen hasi gara dagoeneko eta orain akziora pasatzeko ordua iritsi da. Klima aldaketaren borroka honetan, denon laguntza behar dugu, DENOK gara garrantzitsu eta beharrezko. Horregatik, urratsez urrats hasiko gara elkarrekin borrokan gure aurkari gogorraren aurka: aldaketa klimatikoa.Hasi gaitezen bada, neurriak hartzen.
1go bataila: murriztu, berrabili eta birziklatu
Gizakiok gara kutsadura gehien sortzen dugun izaki bizidunak. Hau ekiditeko, arau erraz bat dago: murriztu, berrerabili eta birziklatu.
Horretarako aholkutxo batzuk:
- Ahal duzuen neurrian, produktu naturalak, bertakoak, ontziratu gabekoak edo produktu solteak aukeratu.
- Lehentasuna eman material birziklatu, ekologiko edo ondoren birziklaketa errazten duten produktuei.
- Erabili eta botatzeko diren produktuak ekidin.
- Beirazko ontziak erosi eta ahal dela, itzul daitezkeen ontziak izan daitezela.
- Berriz kargatu daitezkeen produktuak erosi: bateriak, pilak, boligrafoak…
Lan honetan errazago aritzeko eta nola ongi birziklatu ikasteko, ikusi bideotxo hauxe, Zikintxo eta Lurraren arteko istorioa:
Hurrengo batailan ikusiko gara!! Eutsi gogor!!!










Utzi erantzuna