
Gaur, abenduak 11, munduko mendien eguna dugu. Zorte handia dugu guk, gure inguruan, mendiz inguratuta gaude eta. Baina zergatik hain zorteko? Lehenik, mendietan dagoen bizia oso aberatsa delako. Bigarrenik bertako izaki bizidun guztiak, airea garbitzen laguntzen digutelako. Nola? Ba mendietako belar, lore, zuhaixka eta zuhaitzek, aireko CO2 (carbono dioxidoa), O2 (oxigeno) bihurtzen dutelako, gure airea garbitzen eta klima aldaketari aurre eginez.
Horregatik, oso garrantzitsua da bai gure osasunarentzako bai klima aldaketarako, gure mendiak zaintzea, “lan” asko egiten baitute gure alde. Saia gaitezen gure mendiak, gure ingurua, ahal dugun neurrian zaintzen, gure “aliatuak” baitira klima aldaketa bortiz honen aurka!!









Utzi erantzuna