Urriak 16, Elikadura Jasangarriaren munduko eguna ospatzen da. Aldaketa klimatikoarekin estuki lotuta dago eta ikusiko dugu nolako garrantzia duen gure osasunean, kliman eta munduan.

Gure arbasoek ondo zekiten bai lurrak zuen garrantzia eta oso ondo zaintzen zuten bertatik ateratako elikagaietaz elikatzen baitziren. Ez hori bakarrik ordea, auzokoei saldu eta bizimodua aurrera ateratzen zuten era ekologiko batean. Mimo handiz zaitzen zituzten soroak eta baratzak, produktu natural eta ekologikoak erabiliz, natura errespetatuz hain zuzen ere. Baina denborarekin, nekazari txikiak galtzen joan dira enpresa handien mesedetan.
Hauek ordea, ez dute lurra haiek bezala zaintzen. Horretarako produktu kimiko asko erabiltzen dituzte lurra kutsatuz, antzutuz, hazkuntza azkartuz eta ondorioz, elikagaiei ere kutsadura hori trasmitituz. Prozesu honetan lur asko antzu gera daitezke. Eta zein da horren ondorioetako bat? Ba zenbat eta landare gutxiago, oxigeno (O2) gutxiago; beraz karbono dioxido (CO2) gehiago eta honek berotegi efektua areagotzen du, hau izanik klima aldaketaren eragileetako bat. Globalizazioak ere ez dio onik egiten ez klima aldaketari, ez elikadura jasangarriari. Lehen bertako produktuak jaten genituen baina gaur egun, edozein tokitatik ekartzen direnez, garraiobide horiek CO2 asko sortzen dute.

Hemen aurtengo elikadura jasangarriaren egunerako Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak(FAO) egindako bideoa:
Eta parte hartu nahi izanez gero, FAOk antolatutako kartel lehiaketarako esteka, animatu! Azaroak 10 da azken eguna:
http://www.fao.org/world-food-day/2017/contest/poster/es/
Ikusten duzuen bezala, dena lotuta dago. Elikadura jasangarria ez bada, lurra kutsatzen da, elikagaiak ere bai eta ondorioz, gure osasuna arriskuan jarri dezakegu. Saia gaitezen ahalik eta elikagai jasangarri gehienak kontsumitzen, nekazari txikiei lagunduz, eta gure planetari ez ezik, geure osasunari ere laguntzeko!









Utzi erantzuna