
ZER DA?
Lurreko klimaren aldaketa globalari deritzo. Aldaketa hauek naturak eragiten ditu baina azken urteotan guk ere bai, hots, gizakiak.
ZERGATIK GERTATZEN DA?
Fenomeno natural ugarik parte hartu dezakete aldaketa honetan, hala nola, eguzki energiaren produkzioaren aldakortasuna, Lurraren orbitaren leku aldaketak, sistema klimatikoa osatzen duten elementuen arteko aldaketak (berotegi efektua)…
Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu naturala eta beharrezkoa da, kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura (-18 °C) izango litzateke eta. Berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu. Baina gizakiok garapenaren izenean sortu eta isurtzen ditugun gasak, deforestazioaren ondorioz… Planetaren batezbesteko tenperatura igo egin da.
Zientzialariek diotenez ondorioak pairatzen hasiak gara (itsas maila 10 aldiz gehiago igo da azken 100 urteetan, adibidez) eta ez badugu zerbait egiten, arazoa areagotu egingo dela diote.
ZER EGIN DEZAKEGU?
1.Energia efizientzian inbertitu.
2.Garraio publikoa eta txirrindua erabili, oinez ibili…
3.Enpresa, ikastola, gobernuei…Energia berdeen sustapena eta erabilpena bultza dezaten eskatu.
4.Naturaz gozatu baina zaindu! Hondakin gutxiago sortu, ez bota zaborra lurrera, uretara…Berrerabili eta birziklatu!
Ekintza hauek gainera zure osasunerako eta poltsikorako oso gomendagarriak dira! Beraz, gogoratu:
ZAINDU ZEURE BURUA ETA EZ AHAZTU MUNDUAZ!!









Oso lan ona egin dozue.