Egun batean gizon jakintsu bat infernura joan zen bisita bat egitera. Han, jende asko ikusi zuen mahai dotore eta oparo baten inguruan eserita.
Jakiz gainezka zegoen mahaia; zein baino zein gozoagoak ziren jaki guztiak. Hala ere, mahaikideek aurpegi irentsia zuten… eta gosez akabatzen zeudela zirudien. Zotzez baliaturik jan behar zuten eta… hala jatea ezinezkoa zitzaien, zotzok arraunak bezain luzeak baitziren. Besoa ahal zuten guztian luzatu arren, ez zuten ahora ezer eramaten.
Zirrara hartuta, infernutik atera eta zerura joan zen jakintsua. Harriturik, han ere mahaikidez inguraturiko eta jaki gozoz beteriko mahaia ikusi zuen. Oraingoan, hala ere, inork ez zuen aurpegi irentsirik, inork ez zuen gosez zegoen antzik. Denak zeuden pozik; osasuna eta ongizatea agerian zituzten aurpegian.
Kontua da han, zeruan, denek, beren zotz luzeez, aurrekoei ematen zietela jaten; bakoitzak bere aurrean zuenari ematen zion. Eta inork ez zuen goserik pasatzen (Txinako elezaharra)









Utzi erantzuna