Hiri baten kanpoaldean, neguko egun eguzkitsu batean, mutiko bi urmael izoztu baten gaineanpatinatzen ari ziren. Ez zioten erreparatu urmaelaren erdian izotz hauskorraren berri ematen zuen bandera gorriari.
Pozik eta ardurarik gabe jostatzen ziren, ez baitziren arriskuaz ohartu… Baina bat-batean izotza hautsi eta mutikoetako bat uretara erori zen. Beste mutikoa, laguna ur-lasterrak eramaten zuela eta izotzaren azpian itotzeko arriskuan zegoela ikusi zuenean, harri bat hartuta, bere indar guztiez izotza jotzen hasi zen eta, azkenean, izotz-geruza apurtu eta laguna uretatik ateratzea lortu zuen.
Handik igarotzen zen gizon batek laguntza eskatu zuen. Suhiltzaileek, iritsi zirenean, gertatutakoa ikusi zuten.
- Nola lortu du? -galdetzen zioten batak besteari-.Izotz-geruza oso lodia da; ezin izan du, beraz, harri horrekin apurtu. Hain txikiak ditu eskuak, gainera…”
Horrela ari zirela, agure batek zera esan zien:
- Nik badakit nola lortu duen.
- Nola? –galdetu zioten.
- Ez zeukan inguruan lortuko ez zuenik esateko inor.
GOGOETARAKO
- Mutiko biek arriskuan jarri zuten bizia,bandera gorriari erreparatu ez ziotelako. Gertatu zaizu inoiz antzekorik?
- Ez zeukan inguruan lortuko ez zuenik esateko inor.Noiz edo zein egoeratan esaten duzu zerbait egitea ezinezkoa dela?









Utzi erantzuna