Azkoitiko udalak antolatuta. “Garapenean bidelagun” astea ospatu da herrian, orain urte batzuk hasi zen ohiturari jarraituz. Larunbatean, herrian aritzen diren Gobernuz Kanpoko Erakundeek euren postuak jarri zituzten herriko plazan. Gazteak eta Garapena (Jóvenes y Desarrollo) ere han izan zen, gure proiektuen berri ematen, artisautza eta zozketako txartelak saltzen.
Larunbatean Beasainen ere izan ginen, hango “Boluntarioen Astean” parte hartzen. Han izan ziren Jose Mari eta Juan Luis. Eguraldi txarra izan arren, gure ekintzak aurkezteko aukera izan zuten.
Igandean Misio Animazio zonako bilera izan genuen. Azkoititik Juan Luis Eizagirre, Jexux Larrañaga eta Juan Inazio Sudupe joan ziren.
Mila esker guztioi.
Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe.









Utzi erantzuna