Hormaren azterketan hurrengo urratsak jarraitu ditugu:
ARAZOA: Horma ekosistema al da?
INFORMAZIO BILKETA: Ekosistemaren osagaiak biotopoa, biozenosia eta elkarren arteko harremanek osatzen dute. Osagai hauei buruzko teoria ikasi dugu.
BEHAKETA ETA HIPOTESIA: Horma honetan biotopoa osatzen duten faktore abiotikoak daude, biozenosia edo izaki bizidunak daude eta izakien arteko harreman trofikoak daudela dirudi.
EGIAZTAPENA: Faktore abiotikoen neurketa (pHa, tenperatura, sustratoaren izaera, hormaren orientazioa, ur baldintzak), landare eta animalien identifikazioa eta izaki bizidunen arteko elikadura harremanak bilatu ditugu.
ARGITARAPENA: Lan honen ondoren horma ekosistema bat dela ikusi dugu. Egindako osagaien azterketa eta elika-kateak muraletan idatzi ditugu.
Idazleak: Ander Etxaniz eta Unai Aranguren
Argazkiak: Ane Aramendi eta Mª Axun Epelde










Utzi erantzuna