Atzo, apirilaren 14an, Floreaga eta Xabier Munibe ikastolako Agenda 21eko ordezkariak elkartu ginen Elkargunean. Bertan Amaia zegoen, udaletxeko teknikaria eta gure lanari buruz hitz egin genion.
15:00ean DBH-ko ikasleak soilik joan ginen eta egindako lanaren berri eman genion ziklozka. Ondoren hartu genituen konpromisoak eman genituen eta azkenik gaiari buruz eskaera batzuk egin genizkion.
16:00etan LH-ko ikasleak etorri ziren eta horiek ere beraien lana aurkeztu zuten ziklozka. Ondoren konpromiso eta eskaera berriak esan zituzten eta guztion artean garrantzitsuenak aukeratu genituen.
Azkenik, merendola bat izan genuen produktu ekologikoekin.
AITOR AYERDI










Utzi erantzuna