Aurten ere, AGENDA 21eko lema, ELIKADURA JASANGARRIA izango da, lehengo urtekoari jarraipena emateko asmoz. Lehengo urtean, lan sakona egin ondoren, konturatu ginen elikadura jasangarria zer garrantzia duen gure bizitzan, beraz, erabaki batzuk hartu genituen gure bizi kalitatea eta ingurumena hobetzeko asmoz. Hona hemen hartutako hamar konpromisoak:
1. Gosari orekatuak hartzea: fruta, esnekiak eta zerealak.
2. Goxoki gutxiago jatea.
3. Garaian garaikoa jatea.
4. Fruta eta barazki gehiago jatea.
5. Bertako ekoizleen produktuak kontsumitzea.
6. BARATZAN DANTZAN kontsumo taldeari buruzko informazioa zabaltzea.
7. Produktu ekologiko gehiago erosi eta kontsumitu.
8. Gurasoei azaldu janari ekologikoen onurak zeintzuk diren.
9. Bidezko Merkataritzari buruzko informazioa zabaltzea.
10. Ahal den soberakin kopuru txikiena sortzea.









Utzi erantzuna