
Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna
Gaurkoan, azaroak 25 delakoan, egun berezia bilakatu nahi izan dugu Floreaga Salestar Ikastetxean. Horretarako, DBH4ko ikasleok DBH eta LH-ko guztiei egun on bereziak eman dizkiegu; azaroak 25en istorioa eta jatorria azpimarratuz eta orain dela 4-5 urte ikasle berberek grabatutako bideoa erakutsiz. Beste alde batetik, azken asteotan gela guztiek landu dute “tratu onen” gaia tutoretzako orduetan; gai honekin lotuta errealitatean gertatzen diren ekintzei buruz hausnarketa eginez. LH eta DBH-ko ikasle orok egindako lanketa burutzeko, ikastetxeak egindako “tratu onen” zuhaitzean hostoak itsatsi ditugu, bakoitzak bere hausnarketa edota konpromisoak idatziz.
Egun honetan ikasleek erakutsi nahi izan duguna da “Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna” ez dela azaroak 25ean soilik; egunero, orduro eta segunduro gogoratu eta ezarri behar den ekintza baizik.

HITZAK: Enara, Maddi eta Aiora
Utzi erantzuna