Joan den ostiralean, LH 3. eta 4. mailako ikasleok Donostiara joan ginen, Eureka! Zientzia Museoa bisitatzera.
Goiz osoan zehar, zientziaz gozatzeko eta gauza berriak ikasteko aukera izan genuen. Planetariumean unibertsoan barrena bidaiatu genuen, eta tailerretan ere aritu ginen: LH 3. mailakoek animalien mundua ezagutzeko tailerra egin zuten, eta LH 4. mailakoek, berriz, uraren zikloari buruzkoa. Jarduera horien bidez, zientzia modu dibertigarri eta praktikoan ezagutzeko aukera izan genuen.
Esperientzia polita eta aberasgarria izan zen, ikasteko, esperimentatzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera eman ziguna!
Eguneko momentu politenak ikusi nahi dituzue? Sartu argazkietan eta ikusi!



Utzi erantzuna