MATRIKULAZIO-ALDIA ZABALIK

Sonia Ibarzabal Astigarraga, Floreagako Haur Hezkuntzako Koordinatzailea.
1. Zer ordutegi du Floreagako Haur Eskolak?
Gure haur eskola irailetik uztailera bitartean dago irekita 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00ak arte.
2. Zer ordutan eraman dezaket nire haurra haur eskolara?
Ordutegiarekin nahiko malguak izaten gara, ez dugu sarrera-irteera ordu finkorik. Familiek beraien beharren arabera eta ondoen datorkien ordutegia ados dezakete gurekin, betiere baldintza batzuekin. Umeen erritmoak errespetatzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu; horregatik, 13:15-14:45 bitartean ezin izaten da haurrik sartu edo atera haur eskolatik, bertan lotan dauden haurren siesta ordua lasaiagoa izatea nahi baitugu.
3. Nire haurrak jangelan bazkaltzea nahi badut, eraman al dezaket janaria etxetik?
Bai, haur eskolan badago aukera hori. Familia bakoitzak aukeratuko du janaria etxetik eraman ala catering-zerbitzua erabili nahi duen.
4. Zer helburu dituzue Floreagako Haur Eskolan?
Floreagako Haur Eskolaren helburua, 0-3 urte bitarteko haurren garapen egokia bideratzen laguntzea da. Horretarako gure egunerokotasunean Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen gara.
Hezitzailearen eta haurraren ingurunearen eginkizuna konfiantza ematea da haurrari, bere buruaz fio dadin eta ondorioz, modu ezin hobean garatzeko aukera izan dezan.
5. Zeintzuk dira Konfiantzaren Pedagogiaren ildo nagusiak?
Haurra norbanako bezala garatzea, bere osotasunean. Haurrak era autonomoan garatzeko gaitasuna du eta konfiantza izatea da pedagogia honen ardatz nagusia, betiere umearen erritmo biologiko, kognitibo eta emozionalak errespetatuz.









Utzi erantzuna